
Ongi etorria ERLETXO web gunera
Duela 30 urte inguru hasi nintzen erle-mundua aurrez-aurre ezagutzen. Nahiz eta biologia ikasia izan, erleekiko tratua geroztikoa izan zen, gauza bat baita teoria eta bestea erlauntza zabaldu eta muturra sartzea. Erlea gobernatzea beste kontua da.
Lehen aukera Xabier Kintanak eskaini zigun nire anaia eta bioi, Bizkaian zuen erle bat oparitu zigunean. Migel Galarraga altzotarra zen Alegia (Gipuzkoa) herriko erlezainen erle-maisu eta berak kentzen zien askoren erleei eztia udazkenean. Berarekin itzuli bat eginez eman nituen lehen urratsak erlezaintzan.

Urte asko pasa da geroztik eta erle-munduan profesionalki murgildurik pasa dituk
urteok. Ibiliaren poderioz, eta izan ditudan lagun onei esker, informazio asko bildu
dut eta baita ere zabaldu. Orain han eta hemen idatzirik edo buruan ditudan
hainbat informazio webgune honetan bildu eta argitaratzea pentsatu dut. Besterik
gabe. Nire ahalegina hori izango da, sakabanaturik dudan informazioa ordenatu eta
euskal publikoari eskaintzea.
Webgune hau (lehen erleak.net) barne arazoengatik hainbat aldiz galdu ondoren, domeinuz aldatu eta berritzeari ekin diogu. Oraindik hainbat, testu dugu berreskuratzeke, baina lanean ari gara ahal bezain laster eskuragarri izan dezazun.
Mila esker zure bisitarengatik.
Martxel Aizpurua